XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA

1. Lana bideratzeko urratsak

Lanarekin hasteko, UZEIri eman zitzaion corpus egokia eta zabala osatzeko eta lantzeko ardura.

Corpusa aukeratzeko, tradizioaren ondarea jasotzen duten obra klasikoak izan ziren gogoan alde batetik, eta, bestetik, gaur egunean gai honen inguruan sortu den materiala, gehien bat administrazioaren arlokoa.

Corpusa bildu ondoren, lexiko atalen aukeraketa eta terminoen hustuketa egin zen, terminoa eta bere iturria datu base batean gordez.

Datu base horri, UZEIn lehendik hustuta zeuden material batzuk gehitu zitzaizkion.

Hustuketatik ateratako terminoak gaika hartu eta gaztelania-euskara zerrendak prestatu ziren batzordekideei aurkezteko.

Zerrenda horietan hustuketan bildutako euskal sinonimia guztia bildu zen eta termino bakoitzaren iturria, euskalkia eta garaiari buruzko datuak sartu ziren.

Informazio guzti horrekin batera, hiztegirako behin-behineko proposamena ere adierazten zen.

Trataera berezia eman zitzaien landareen eta animalien izenei.

UZEIko Biologia 1 Izendegia hiztegirako aldez aurretik landu zirenez, testuetatik ez ziren berriro hustu, gehienetan behintzat.

Hortaz, aparteko zerrendetan aurkeztu zitzaizkien batzordekideei.

Batzordeak zeregin nagusi bi hauek izan ditu: terminoen egokitasuna aztertzea, eta esparru ezberdinen iharduera zein den kontuan hartuta, proposamen berrien bidez zerrendak osatzea.

Horrela, 1993ko urriaren 27tik 1995eko maiatzaren 5era lan bilerak egin zituen batzordeak bi edo hiru asterik behin.